XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. IKUSTALDI ENIGMATIKOAK

PLATER HEGALARIEN SORRERA

1947.eko ekainaren 24ean Kenneth Arnold erreskate-lanetarako Callair hegazkin batean bakarrik zihoan.

Arnold istripua izandako C-46 hegazkin bat bilatzen ari zen, eta bapatean, bere ezkerrean goraxeago, argi-distira batek asaldatu egin zuen.

Ezkerrean eta une hartan aurrean zeukan menditik iparraldera, bederatzi objektu argitsu iladan ikusi zituen.

Gero Arnoldek esan zuenez, urgainean zebiltzan platertxoak ziruditen.

Erreferentzi gisa zeuzkan bi mendi-gailurretan oinarrituz, 2.500 km/h baino abiadura handiagoan zebiltzala kalkulatu zuen (garai hartako edozein hegazkin baino askoz ere azkarrago).

Bere hegazkinaren eta objektuen arteko distantzia zehatz kalkulatzerik izan ez bazuen ere, iladak zortzi bat kilometro luzera izango zuela uste zuen.

Objektu bakoitzaren tamaina ere begiz jo zuen eta bere hegazkinaren zabaleraren bi heren (hau da, 19 metro) izango zituztela zioen.

Ondoko orrialdean, Woodbridge deritzon harmadako basean ofizial batek izandako ikuskizuna.

Ikusleak egindako irudian espaziuntzi konikoa azaltzen da, eta bertatik robot moduko izakiak jaitsi zirela baieztatu zuen.

Modu honetako ikuskizunak oso ohizkoak izan dira Ovnien historian zehar.